250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5365
1348/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez Ainhoa Fernández Úcar andrea gainbegirale orokor izendatzen da, izendapen askeko sistemaren bitartez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
1089/2020 Ebazpenaren bidez onartu zen Osakidetzako Donostialdeko ESIan gainbegirale orokor lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ainhoa Fernández Ucar andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea gainbegirale orokor, izendapen aske bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat eginez, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ainhoa Fernández Ucar andrea izendatzea gainbegirale orokor Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko azaroaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin, erakundeari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri emango zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 19a.
Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.