250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5364
405/2020 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Ismael Muñoz Saldaña jauna izendatzen den Administrazio Taldeko buru, izendapen aske bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian.
Uztailaren 28ko Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 292/2020 Ebazpenaren bidez, Administrazio Taldeko Buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzan).
Batzordeak aurkeztutako eskabide bakarra baloratu du, eskakizunak betetzen diren berrikusi, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ismael Muñoz Saldaña jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Administrazio Taldeko buru Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetza).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Ismael Muñoz Saldaña jauna izendatzea Administrazio Taldeko buru Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetza).
Bigarrena.– Izendapenak 2020ko abenduaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak bere eskumenez kargugabe ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera ekarriko du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina interesdunak bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio; ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberak dituen bati antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Langileak lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARIA PILAR URIARTE BRIZUELA.