250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5363
AGINDUA, 2020ko azaroaren 26koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkaria.
Hauen babespean: Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24. artikulua, 1. paragrafoa, eta 16. artikulua, 1. eta 2. paragrafoak. Hori horrela izanik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eugenio Artetxe Palomar jauna kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkari kargutik.
Bigarrena.– Kargu-kentze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.