Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5322

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 24koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduren deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, onartu zen hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko Ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta horiek aztertuta,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» – «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».

3. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 24a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala