246. zk., 2020ko abenduaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5291
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde-ordezkariaren 2020ko uztailaren 16ko Ebazpena, 20-SE-A-2020-37 zehapen-espedientea ebazten duena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea beranduago amaitzen bada orokorrean ezarritako epea baino, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Ordaintzerakoan, espediente-zenbakia adierazi beharko da (20-SE-A-2020-37), bai eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari dagokiola ere. Hain zuzen ere, BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren 0182 5685 07 0000226271 kontu zentralean.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 25a.
Gipuzkoako Lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.