Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2020ko abenduaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5279

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eskabidea jaso denez, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan, Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean, Sendagaiekin egiten diren entsegu klinikoak, sendagaiekin ikertzen duten Ikerketa Batzorde Etikoak eta Ikerketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituenabenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitzen dizkidan egitekoez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartzea.

Bigarrena.– Honako pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:

Batzordeburua:

Julio Audicana Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Medikuntza intentsiboan espezialista.

Batzordeburuordea:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, Medikuntza eta Kirurgian doktorea, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Idazkaria:

Itziar Ibarrondo Larramendi andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitale-farmazian espezialista.

Bokalak:

Maria Armendariz Cuñado andrea, Farmazian lizentziaduna.

Nerea Ingunza Basterra andrea, Erizaintzako unibertsitate-diplomatua.

Karmelo Intxaurraga Fernández jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Anestesia eta Bizkorketan espezialista.

Teresa Moreno Calle andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Psikiatrian espezialista.

Silvia Santos Cabrera andrea, Biologian doktorea.

Arturo Ortega Salazar jauna, Zuzenbidean lizentziaduna, kide legoa.

Jose María Pérez Carballo jauna, administraria, kide legoa.

Ane Gómez de Segura Sarobe andrea, Farmazian lizentziaduna.

Hirugarrena.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren esparru geografiko eta instituzional gisa zehaztea, zentro hauetan medikamenturik gabe egiten diren behaketa erako ikerketa-proiektu eta baimena eman ondorengo azterlan unizentrikoak:

– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zentroak (ospitalekoak eta ospitalez kanpokoak –lehen mailako arretakoak barne–).

– Bermeoko Ospitale Psikiatrikoa.

– Zaldibarko Ospitale Psikiatrikoa.

– Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa.

Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean bertan sartuko da indarrean, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Bosgarrena.– Akreditazioa berritzen dela jakinarazi beharko zaio Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari.

Seigarrena.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoak Osasun Sailari, gordailutzeko eta argitara emateko, hauek helarazi beharko dizkio: funtzionatzeko prestatu dituen berariazko lan-prozedurak, bileren maiztasuna eta adierazi duen gehieneko erantzun-denbora, baita, indarreko legeriarekin bat, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari igorri beharreko jakinarazpenak ere.

Zazpigarrena.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren osaeran aldaketak gertatzen badira, hilabete arinago eskatu beharko du aldaketa.

Zortzigarrena.– Halaber, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren eskakizunetan eta inguruabarretan gertatzen den aldaketa oro, bat etorriz 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoarekin, hori gertatu baino hilabete arinago.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala