245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 4 orri.)
- EPUB (330 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5268
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
2020ko ekainaren 26an argitaratu zen EHAAn 2020ko ekainaren 17ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko Aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek jakin dezaten.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.