245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5261
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Olga Peñagarikano Ahedo andreak gainditu egin duela 2020ko apirilaren 14ko ebazpenak (2020ko maiatzaren 26ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Farmakologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Olga Peñagarikano Ahedo andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5784**. Kodea: IDPTCL1 – D00026-4 Jakintza arloa: Farmakologia. Saila: Farmakologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Autismoaren Espektroko Nahastearen (AEN) Patofisiologia eta Neurofarmakologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko abenduaren 1a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.