245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5259
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Maren Ortiz Zarragoitia jaunak gainditu egin duela 2020ko martxoaren 10eko ebazpenak (2020ko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zelulen Biologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Maren Ortiz Zarragoitia jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***6189**. Kodea: AGC8L1-D00076-11. Jakintza arloa: Zelulen Biologia. Saila: Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Zelulen Biologia» eta «Zelulen Biologia Molekularra».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko azaroaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.