Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5228

AGINDUA, 2020ko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria kargutik kendu eta izendatzeko dena.

Aintzat hartuta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan ezarritakoa, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 2., 4., 5. eta 8. artikuluetan aurreikusitakoa –dekretu horrek aipatutako legea garatzen baitu– eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nelida Zaitegi De Miguel andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Maite Alonso Arana andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide –hezkuntzaren arloan entzute handia duten pertsonen taldeko ordezkari gisa– eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek, kargutik kentzekoari dagokionez 2020ko azaroaren 30ean izango ditu ondorioak, eta izendatzeari dagokionez 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala