238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5142
EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 507/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 507/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Maria Isabel Adame Alvarezi ediktu bidez jakinaraztea 2020-07-14an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpena egin ahal izateko.
Bilbao, 2020ko azaroaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.