Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5141

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 523/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 523/2020 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan epaia eman da 2020-11-13an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Carmelo Gimenez Jimenez eta Debora Jimenez demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao, 2020ko azaroaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala