238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (451 KB - 29 orri.)
- EPUB (933 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5139
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» ikasketa planaren aldaketa agintzen duena.
Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako ebazpenari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 23an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 28an, zuzenketak argitaratu ziren ondoren, 2014ko apirilaren 24ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2014ko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, azkenik, 2015eko urriaren 14ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2015eko urriaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aldatua.
Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izango ditu 2020-2021 ikasturtetik aurrera.
Leioa, 2020ko uztailaren 3a.
Errektorea,
Nekane balluerka LASA.
Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.