Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5135

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 4koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakia hartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena emateko.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 16ko Aginduak (2020ko ekainaren 26ko EHAA) 2. kapituluan arautzen du EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei baimena ematea Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko 2020-2021 ikasturtean.

Aipatutako aginduaren II. kapituluko 9. artikuluan ezarritako baldintzak eta eskatutako dokumentazioa betetzen direla egiaztatu ondoren,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasotzen diren ikastetxeei baimena ematea heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 4a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala