238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5132
EBAZPENA, 2020ko urriaren 26koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legeari buruzkoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legeari buruzkoa.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN LEGEAREN TESTU BATEGINA ONARTZEN DUEN UZTAILAREN 22KO 1/2020 LEGEARI BURUZKOA
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako akordio hau hitzartu du:
1.– Negoziazioak hastea, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 134.2 artikuluaren eta bederatzigarren xedapen iragankorraren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.
2.– Lantalde bat izendatzea konponbidea proposatzeko aldebiko lankidetza-batzordeari.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2020ko urriaren 19a.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,
CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.