238. zk., 2020ko azaroaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKO LEGEBILTZARRA
5131
ERABAKIA, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzen baitira.
Eusko Legebiltzarrak, 2020ko azaroaren 19an egindako osoko bilkuran, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan, martxoaren 27ko 8/1998 Legearen 3. artikuluak aldaturikoan, adierazitakoari jarraituz, eta proposatutako kideak hautagarri diren erabakitzeko Bateraezintasun Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren, honako jaun-andre hauek izendatu ditu Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kide izateko:
Manuel Allende Arias jn.
Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria jn.
Miren Gallástegui Oyarzábal and.
Pazis Garcia Ortega and.
Arantza Gutiérrez Paz and.
Iñigo Iturrate Ibarra jn.
Andeka Larrea Larrondo jn.
Imanol Lasa Zeberio jn.
José Luis López García jn.
Juan Bautista Mendizabal Juaristi jn.
Garbiñe Mendizabal Mendizabal and.
Iker Merodio Urbaneja jn.
Rakel Molina Pérez and.
Fermin Munarriz Olloki jn.
Oscar Torres Lavid jn.
Nagore Uriarte Gallarreta and.
Unai Urruzuno Urresti jn.
José Ignacio Zabaleta Urquiola jn.
Saioa Zubizarreta Elgezabal and.
Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ziurtagiri hau egiten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a.
Mahaiko lehen idazkaria,
IÑIGO ITURRATE IBARRA.
Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.