237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5122
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait probidentzia, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan adierazitako arau-hausteei dagokienez (LO 4/15).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientea eta probidentzia kontsultatu ahal izango ditu interesdunak. Horretarako, honako helbide honetara jo behar du: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio (Bizkaia).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2020ko azaroaren 17a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.