237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5116
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 880/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 880/2019 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-10-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Mouna Tegmouti demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko azaroaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.