237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO HIRUGARREN ATALA
5115
EDIKTUA, 127/2020 prozedura arruntaren apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Sekzioa: hirugarrena.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 127/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).
Errekurtsogilea: Caixa Galicia, gaur egun Abanca Corporación Bancaria, S.A.
Abokatua: Luis Godoy Bravo jauna.
Prokuradorea: Idoia Malpartida Larrinaga andrea.
Errekurritua: Alfonso Sanchez Reina eta Promociones Santiurde, S.L. Sociedad Unipersonal.
Gaia: kontratua ezeztea.
Aipatutako errekurtsoan epaia eman da 2020-11-12an, eta ohartarazten zaizu epaiaren kontra errekurtso hau aurkez daitekeela:
Aurkaratzeko modua: ebazpen honen kontra kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLren 477. eta 479. artikuluak).
Arau-hauste prozesala dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4703 0000 00 0127 20. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Promociones Santiurde, S.L. Sociedad Unipersonal demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioaren esparruan datu pertsonalak babesteko irizpideak, honako hauetan ezarritakoak: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
Bilbao, 2020ko azaroaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.