Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5112

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2020. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez (2020ko abuztuaren 31ko EHAA), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2020. urterako deialdia egiten da. Hain zuzen, agindu horren III. kapituluan dago araututa dirulaguntzen bigarren lerroa: immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

Agindu horren 20. artikuluaren arabera, 498.080,00 eurokoa da aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak emateko.

2.– Agindu horren 19. eta 21. artikuluetan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituen eskatzaileak, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.

3.– I. eranskinean aipatutako EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako.

4.– Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2020ko urriaren 21ean bilera eginik, ebazpen-proposamen bat prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskabideen inguruan, aurreko araudia kontuan harturik.

Ikusi da Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa, eta 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren 4. artikulua betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehaztutako diru-zenbatekoak ematea eranskin horretan bertan aipatutako EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko.

Bigarrena.– Onartutako dirulaguntza bi epetan ordainduko da: % 70, 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren 10.a) artikuluan ezarritako epea bukatu ondoren, berariaz ukorik egiten ez bada, eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastua egikaritu eta egiaztatu dela justifikatu ondoren; gainerako % 30a, 2021eko ekitaldian, 2021eko martxoaren 31 baino lehenago justifikatzeko zeuden gainerako ekintzak justifikatu ondoren, hurrengo puntuetan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak zabaltzea, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten diruz lagundutako jarduera guztietan berariaz adierazi behar du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa duela.

Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu behar dira, edo, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez egin daiteke, edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiri baten bidez. Azken kasu horretan, ziurtagiriak adieraziko ditu kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta lanbide-kategoria, eta harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa, bai eta garatutako ekintzen kostua ere, 2020. urteari dagokionez, betiere.

Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu ondoren, baldin eta, gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak ez aurkezteagatik, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua murriztu behar bada edo jasotako diru guztia edo zati bat itzuli behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen den egunetik aurrera, dagokion diru-itzulketa egiteko.

Seigarrena.– Dirulaguntzak eta erakunde onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala