Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5111

271/2020 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzen dituena eta beste batzuen izendapenak eta berritzeak ezartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-erakundea unibertsitate-gaietarako. Lege horren 66. artikuluak, zeina osaerari eta jarduteko moduari buruzkoa baita, berritasunak ekartzen ditu aurreko erregulazioarekiko. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) letran ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela, horien artean unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak haren osaera arautzen du, 3.1 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a) artikuluan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira, eta, besteak beste, agintaldia amaitzen zaienean utziko dute kargua.

Maiatzaren 23ko 158/2017 Dekretuaren bidez (maiatzaren 26ko EHAA) eta Hezkuntzako sailburuak aukeratuta, Amaia Esquisabel Alegria andrearen izendapena berritu zen Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan.

Martxoaren 14ko 59/2017 Dekretuaren bidez (martxoaren 20ko EHAA) eta Hezkuntzako sailburuak aukeratuta, Miren Artaraz Miñon andrea Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatu zen.

Horrenbestez, XII. legegintzaldian Hezkuntza Sailaren zuzendaritza-taldean egon diren aldaketen ondorioz, Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatu behar dira. Halaber, lehen aipatutako kideen izendapenak berritu behar dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 24ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

– Olatz Garamendi Landa andrea.

– Miren Maite Alonso Arana andrea.

2. artikulua.– Honako hauek Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatzea:

– Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

– María Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

3. artikulua.– Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide hauen izendapenak beste bi urterako berritzea, zeren eta igaro baita Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatzen den bi urteko epea:

– Miren Artaraz Miñón andrea, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

– Amaia Esquisabel Alegria andrea, Ikerketaren zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala