Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5107

269/2020 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Kontseiluan, lehendakaria eta erakundearen sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu Kontseiluak, energiaren edo industriaren arloan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.

Aipatutako araudian oinarrituta, urriaren 8ko 158/2019 Dekretuaren bidez, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkarien azken berritze partziala egin zen. Hala ere, une honetan, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatu behar da, Kontseilua hein batean berritu egin delako.

Horiek horrela, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ekimenez, Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 24an egin duen bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Iñaki Aldekogarai Labaka jauna Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari kargutik kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa.

2. artikulua.– Zigor Urquiaga Urquiza jauna izendatzea Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala