Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5106

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko azaroaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko adenda; zehazki, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren prestazioa Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeari buruzko hitzarmena luzatzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 3ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez xedatzen baita argitara ematea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko adenda; zehazki, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeari buruzko hitzarmena luzatzekoa). Ebazpena 2020ko azaroaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 223. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

– 2020/4783 (3/3) orrialdean, Bigarren Klausularen bigarren paragrafoan, honako hau jartzen duen lekuan:

«Maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, adendaren indarraldia luzatu egingo da, harik eta Foru Erkidegoak bere gain hartu arte errege lege-dekretu horretan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari esleitzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak, Gizarte Segurantzaren bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomiko ez-kontributiboari dagokionez, gehienez lau urtez».

Hau esan behar du:

«Maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, adendaren indarraldia luzatu egingo da, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu arte errege lege-dekretu horretan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari esleitzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak, Gizarte Segurantzaren bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomiko ez-kontributiboari dagokionez, gehienez lau urtez».

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala