236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5100
IRAGARKIA, administrazioarekiko 1023/2020 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 1023/2020 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena. Auzi-errekurtsoa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezestearen aurka jarri da, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariaren 2020ko martxoaren 30eko ebazpenaren aurka, hain zuzen. Ebazpen horrek EAEko lurreko soinudun irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko lizentziak emateko lehiaketa publikorako deialdiaren eskaera ezetsi zuen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.