236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5092
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Segurtasun sailburuaren agindua, gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena, Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozeduran.
Eranskinean adierazten den Segurtasun sailburuaren aginduaren bidez gora jotzeko errekurtsoa ebazten da, Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozeduran. Zenbateko hori PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuari dagokio eta ez zaie ezarri atxikitako eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:
1.– Espedientea eta aginduaren testu osoa eskuragarri ditu Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau EAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau EAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ekitaldi bakoitzerako ordainketa-gutuna (k) lortzeko, beharrezkoak baitira banku-transferentzia egiteko, interesdunak Giza Baliabideen Zuzendaritzara joan beharko du, Erandioko administrazio-zerbitzuetara (Bizkaia 48950 PK), Larrauri Mendotxe bidea 18, Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arlora.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.