236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5081
AGINDUA, 2020ko azaroaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, goi kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.
Aurrekontuen Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez –520010 kodea, 21 dotazioa–, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du erakunde autonomo honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostuen Zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako hauetan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora bete ez duten langileek.
2.– Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena.– Eskabideak.
Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egongo destinoa zehaztuta, Ekonomia eta Ogasuneko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein, talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak badituzte.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntza-ezagupenak.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu guztiak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.
Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egun duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabili ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie betekizun horiei. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia gainerako hautagaiak (baldin badaude) baino egokiagoa dela, merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agentziaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
ERANSKINA.
Deialdiko lanpostua: Goi Kargudunaren Idazkaria.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 21.
Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Kokapena: Aurrekontu Zuzendaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 2017-12-31.
Berariazko ezagutzak:_