Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5080

AGINDUA, 2020ko azaroaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile nagusiaren postua izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile nagusiaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 11. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.2 artikuluak xedatzen duenez, Hezkuntzako ikuskatzaile nagusia zuzenean egongo da Hezkuntza Sailburuordetzaren mende, eta haren titularra hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko du, Hezkuntza Sailburuordetzak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47 eta 48. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egin zuen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz (2020ko urriaren 23ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Teresa Ruiz López andrea izendatzea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile nagusi.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala