Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5079

AGINDUA, 2020ko azaroaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita María Teresa Ruiz López andrearen kargu-uztea Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral gisa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralen bi lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebatzi zen (2013ko martxoaren 15eko EHAA), eta, ondorioz, María Teresa Ruiz López andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua ezarri zuen, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47, 48 eta 50.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Teresa Ruiz López andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral kargutik kentzea, beste postu bat hartuko duelako.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2020ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala