Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5078

2/2020 FORU ARAUA, urriaren 30ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2018ko Kontu Orokorra onartzen duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «2/2020 Foru Araua, urriaren 30ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2018ko Kontu Orokorra onartzen duena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2020ko urriaren 30a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

Behin 2018ko aurrekontu ekitaldia amaitu ondoren, Batzar Nagusietan aurkeztu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, foru arau honetan euskarri juridikoa hartzen duena.

Foru arau honen bidez onartutako kontu orokorrak osagai hauek ditu, hala jasotzen baitu 127. artikuluan Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak: foru sektore publikoa osatzen duten entitateen urteko kontuak; aipatu sektorearen urteko kontu finkatuak; eta, azkenik, aurreko informazioa osatu, zabaldu eta komentatzen duen memoria.

Era berean, informazioa ematen du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondare egoeraz, ekitaldiko ekonomia eta ondare emaitzez eta, azkenik, aurrekontuen exekuzio eta likidazioaz.

2018ko Kontu Orokorra, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu eta onartu behar dutena, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 128. artikuluan ezarritako epemuga iritsi aurretik aurkeztu da; gainera, aldi berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari haren kopia bat bidali zaio fiskalizatu dezan.

1. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2018ko Kontu Orokorra onarturik geratzen da martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak xedatutakoari jarraiki. Bere magnitude nagusiak foru arau honen I. eranskinean zehaztuta datoz, eta honela jaso da bere edukia:

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko urteko kontuak. Gainera, testuinguru ekonomikoari buruzko azterketa sartuta dago.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuak. Foru Aldundiko departamentuen aurrekontu programen betetze mailari buruzko azalpen memoriak biltzen ditu.

– Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru erakunde autonomoen kontuak, IZFE, Etorlur eta Bidegi sozietate publikoenak eta Kirolgi, Sueskola Gipuzkoa, Adinberri, Ziur eta Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoa foru fundazioenak. Foru sektore publikoaren urteko kontu finkatuak.

– Udalerrika xehekapena.

– 2018ko Aurrekontuaren likidazioari buruzko xehetasun dokumentuak.

2. artikulua.– Partzuergo hauen urteko kontuak jasotzen dira: Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Gipuzkoako Garrioaren Lurralde Agintaritza.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, nahiz eta horrek ez duen eragozten 2018ko abenduaren 31ra arteko atzerako ondorioak izatea hemen onartzen diren kontuei dagokienez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala