Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2020ko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5066

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, luzatu egiten da COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, jarduerak etenda edo murriztuta dituzten laneratze enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko aldia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko azaroaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, jarduerak etenda edo murriztuta dituzten laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko aldia luzatzea.

Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko azaroaren 17ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez erabakitzen baita luzatu egiten dela COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, jarduerak etenda edo murriztuta dituzten laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko dirulaguntzetarako deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko aldia; honen eranskin gisa jaso da.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitara ematen duen ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ LUZATU EGITEN BAITA COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIALDIA KUDEATZEKO DEKLARATUTAKO ALARMA-EGOERA DELA ETA, JARDUERAK ETENDA EDO MURRIZTUTA DITUZTEN LANERATZE-ENPRESENTZAKO ETA ENPLEGU-ZENTRO BEREZIENTZAKO APARTEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAN DIRUZ LAGUN DAITEKEEN GEHIENEKO ALDIA

2020ko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (132. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 1eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratu zen; dirulaguntzen hartzaileak laneratze-enpresak eta enplegu-zentro bereziak dira, zehazki beren jarduerak etenda edo murriztuta dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko uztailaren 1eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Deialdi horren 3. artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntzak jasoko dituzte soldaten ordainsariagatiko soldaten kostuek, baldin eta langabezia-prestazioen edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren osagarri gisa, laneratze-enpresek eta enplegu-zentro bereziek beren plantillako langileei, artikuluaren 2. apartatuan aipatzen direnei, dagozkien hileko nominetan edo nomina osagarrietan ordaindu badizkiete.

3. artikuluak, era berean, 4. paragrafoan arautzen du diruz lagundu daitekeen gehieneko aldia 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 30era artekoa dela.

Hala ere, 5. apartatuak aurreikusten du, bere garaian egon daitezkeen aurrekontu-baliabideen arabera, diruz lagun daitekeen gehieneko aldia luzatu ahal izango dela, COVID-19a dela-eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteentzat (ABEEE) xedatutako epea luzatzen bada, 8/2000 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluak eta hura luzatzeko araudia oinarri hartuta; nolanahi ere, ez da 2020ko abenduaren 31tik aurrera luzatuko.

COVID arrazoien ondoriozko ABEEEen indarraldiari dagokionez, Enplegua suspertzeko eta lan autonomoa babesteko gizarte-neurrien eta industria-sektorearen lehiakortasunaren ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuak 3. artikuluan ezartzen zuen martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuko 22. eta 23. artikuluetan araututako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako pertsonei aplika dakizkiekela, 2020ko irailaren 30a arte.

COVID-ek eragindako osasun-larrialdiko egoerak enpresetan eta enpleguan dituen ondorio negatiboak ikusita, Irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan aurreikusitako salbuespenezko neurriak, (ezinbesteko arrazoien ondoriozko lanaldi-eteteei eta -murrizketei eta COVID-19rekin lotutako ekonomia-, teknika-, antolamendu- eta ekoizpen-arrazoiekin zerikusia daukatenak) 2021eko urtarrilaren 31ra arte mantentzea onartu da, bai eta langabeziagatik eta kotizazioengatik babesteko arloan neurri horiei lotuta dauden aparteko neurriak ere.

Errege lege-dekretu horretan, halaber, neurri espezifikoak aurreikusten dira enpresen jarduera garatzeko eragozpenei edo mugei lotutako lanaldi-eteteei eta -murrizketei dagokienez, agintari eskudunek hartutako neurri murriztaileen edo euste-neurrien ondorioz.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren borondatea da, enpleguaren eta gizarte-kohesioaren arloan dituen eskumenak eta xedeak erabiliz eta esleituta dituen funtzioak betez, laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko aldia luzatzea, baldin eta COVID 19k eragindako krisi-egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak eten edo murriztu badira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak aurtengo uztailean onartu zuen aipatutako deialdia eta, horrela, murriztu egiten da aipatutako erakundeei beren jarduera modu egokian eteteko aukera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, 2020ko azaroaren 17ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzea COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, jarduerak etenda edo murriztuta dituzten laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko aldia, haren 3.5 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.– Aipatutako deialdiaren 3.5 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki honetan onartutako diruz lagundu daitekeen aldia hasieran ezarritako epean emandako laguntzen onuradun izan diren enplegu-zentro bereziei eta laneratzeko enpresei soilik aplikatuko zaie.

Hirugarrena.– Jakinarazi behar da onartutako diruz laguntzeko aldiaren luzapena finantzatzeko kreditu erabilgarria 2.600,000 eurokoa dela.

Laugarrena.– Erakunde interesdunek hilabeteko epea izango dute, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, deialdiaren 6.2 artikuluan jasotako dokumentazioa aurkezteko, deialdiaren 3.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ezarritako epearen barruan ezin bada aurkeztu 2020ko abenduari dagokion dokumentazioa, erakunde onuradunek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, eta, bertan, soldata-osagarria ordainduko zaien pertsonen zerrenda jasoko da, bai eta osagarri horren zenbatekoa ere.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenak ez ditu erakunde horiek eskatutako dokumentazioa aurkezteko betebeharretik salbuetsiko, eta erakunde horiek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.


Azterketa dokumentala