Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2020ko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5062

IRAGARKIA, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Mugikortasuneko eta Garraioko zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.

2020ko azaroaren 12ko 217 zk.-ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko:

– Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Mugikortasuneko eta Garraioko zerbitzuburua (B2020/L07).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiete beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke. Eskaerak 15 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 12a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala