234. zk., 2020ko azaroaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5054
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 192/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 192/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ines Elena Rodriguez Molinero.
Judizio horretan, 75/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-10-20an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Ainhoa Gomez Inzunza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Durango, 2020ko urriaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.