Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2020ko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5044

268/2020 DEKRETUA, azaroaren 17koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Oiartzunen, Karrika errekan dagoen Galtzaraberri presaren eraisketa proiektua. 2. Fasea (2019/45-IB-LS) burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Karrika errekan dagoen Galtzaraberri presaren eraisketa proiektua. 2. Fasea (2019/45-IB-LS)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Ingurumeneko eta Obra Hirdaulikoetako Foru Diputatuak 2020ko otsailaren 17an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean. Foru agindu hori 2020ko otsailaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (39. zk.), eta proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei jakinarazi zitzaien. Geroago, 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Proiektuaren lehen fasea gauzatzean, presa partzialki eraitsita utzi zen. Horren eraginez, ur-laminaren maila jaitsi egin zen eta ibaiaren batez besteko malda handitu egin zen. Ondorioz, elementu hauek oreka ezegonkorrean eta ibaiaren higadura ekintzaren menpe geratu ziren: eskuineko ibaiertzeko hormigoizko bidea, eta ibilgua gurutzatzen duen zubia.

Bidea egonkortzeko, harri-lubeta bat eraiki zen, baina ezin izan zen harkaitzean bermatu. Aldi berean, zubia harkaitza zela uste izan zenaren gainean altxatuta utzi zen, zalantzekin, dena den, ezin izan baitzen substratuaren egoera behar bezala ikertu.

Bigarren fasea gauzatzean, presa kendu egingo da, arrainen migraziorako oztopo izan ez dadin, eta harkaitzetan bermatutako harri-lubeten bidez egokituko da ibilgua. Era berean, harkaitzean bermatutako azpiberritze-lanen bidez finkatuko da zubia.

Egungo egoera ikusita, beharrezkotzat jotzen da proiektu honetako lanei ahalik eta lasterrena ekitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2020ko azaroaren 17ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Karrika errekan dagoen Galtzaraberri presaren eraisketa proiektua. 2. Fasea (2019/45-IB-LS)» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala