Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5036

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 85/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Penala.

Judizioa: 85/2019 adostasun gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Estibaliz Agote Aizpurua.

Judizio horretan epaia eman da 2020-10-02an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari, H.A. andrearen eta Mohammed Boumedien Meliani jaunaren arteko ezkontza desegitea agindu da, eta dibortzioaren ondoriozko behin betiko neurriak ezarri dira. Neurrien eduki osoa eta jakinarazten den epaiaren gainerako edukia interesdunaren esku daude epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haien berri izan dezan.

Mohammed Boumedien Meliani demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko urriaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala