233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5035
EDIKTUA, delitu arinei buruzko 385/2020 berehalako judizioaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Yolanda Rodriguez Doradok, Justizia Administrazioaren letraduak:
FEDE EMATEN DUT:
Delitu arinen gaineko 385/2020 judizioan, 2020-09-07an, epaia eman du epaitegi honetako Arantzazu Brizuela San Emeterio epaileak.
Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.
Jakinarazten zaien pertsonak: Jamal Maait, Tahar Ghali, Ejjaaquani Abdelhamid eta Akram Mohamed EL Mazani Errami.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen, 2020ko azaroaren 5ean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.