Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5023

AGINDUA, 2020ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.

Bat etorriz Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluekin, lege hori garatzeko Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluekin (agindu horren bidez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Erregelamendua onartu zen), eta CCOO sindikatuak proposaturik, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ismael Redondo Rojo jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari gisa.

Bigarrena.– Sonia Aldave Martín andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari gisa, Ismael Redondo Rojo jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion denborarako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala