Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5020

AGINDUA, 2020ko urriaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Ecode Fundación» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzio hori eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko abuztuaren 3an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide telematiko bat jaso zen, «Ecode Fundación» Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2020ko uztailaren 1ean egiletsi baitzen, Bilboko notario Manuel Garcés Pérez jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1540).

Eskritura publiko horrekin batera, Inés Echave-Sustaeta Arana andreak –Patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2020ko uztailaren 1ean Bilbon emandako ziurtagiria aurkeztu zen, 2020ko ekainaren 22an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean bertaratutakoek aho batez hartu baitzituzten erabaki hauek:

1.– Aldatzea Fundazioaren estatutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen.

2.– Aldatzea estatutuen 5. artikulua (4. artikulua izango da aurrerantzean), Fundazioaren helbideari buruzkoa. Bilboko Fernández del Campo kaleko, 24 zenbakiko 4.º C-ra aldatzen da.

3.– Aldatzea estatutuen 3. artikulua, Fundazioaren xedeei buruzkoa.

4.– Aldatzea 7. artikulua (5. artikulua izango da aurrerantzean), onuradunei buruzkoa; 10. artikulua (12. artikulua izango da aurrerantzean), karguaren iraupenari buruzkoa; 13. artikulua (14. artikulua izango da aurrerantzean), lehendakariaren eginkizunei buruzkoa; eta 23. artikulua, Patronatuak urtero egingo dituen gutxieneko bilerei buruzkoa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Hirugarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak IKUSITA, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, «Ecode Fundación» Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Fundazioaren Patronatuak 2020ko ekainaren 22an erabakitakoa, betiere 2020ko uztailaren 1ean Manuel Garcés Pérez Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1540).

1.– Aldatzea Fundazioaren estatutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen.

2.– Aldatzea estatutuen 5. artikulua (oraingo 4. artikulua), Fundazioaren helbideari buruzkoa.

3.– Aldatzea estatutuen 3. artikulua, Fundazioaren xedeei buruzkoa.

4.– Aldatzea 7. artikulua (5. artikulua izango da aurrerantzean), onuradunei buruzkoa; 10. artikulua (12. artikulua izango da aurrerantzean), karguaren iraupenari buruzkoa; 13. artikulua (14. artikulua izango da aurrerantzean), lehendakariaren eginkizunei buruzkoa; eta 23. artikulua, Patronatuak urtero egingo dituen gutxieneko bilerei buruzkoa.

Inskripziotik aitzina, Fundazioaren helbidea hauxe izango da: Fernández del Campo kalea, 24– 4.º C.

Estatutuen 3. artikuluaren aldaketaren ondorioz (fundazioaren xedeak), honako hauek dira xede eguneratuak:

«3. artikulua.– Fundazioaren helburuak

1.– "Ecode Fundación" Fundazioak ingurumena eta giza eskubideak babesteko interes orokorreko helburuak lortu nahi ditu. Herritarren artean garapen jasangarrirako lankidetza sustatu nahi du, proiektuen eta erakundeen zikloaren kudeaketan kalitatea hobetuz eta eragile berriak sartuz».

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala