233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5019
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2020ko maiatzaren 25eko Ebazpenaz (2020-06-05eko EHAA, 109. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Argitara ematea 2020ko maiatzaren 25eko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.
Bigarren artikulua.– https://ivap.euskadi.eus/2020-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/ elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki tauletan zerrenda horren argitalpena agintzea:
Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.
Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.
Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.
Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK.
Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.
Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak dioen edozein eratan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 16a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.