Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2020ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5016

AGINDUA, 2020ko azaroaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa (512076/2) izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 8ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz (2020ko urriaren 19ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aintzane Arrese Arratibel andrea Hezkuntzako Arabako lurralde-ordezkari izendatzea, Hezkuntza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (kodea: 512076; dotazioa: 2; lanpostu-mailako osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko azaroaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala