Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2020ko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5005

EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Garaikidea Sortzeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak 7.1 artikuluan ezartzen duenez, goi-mailako arte-irakaskuntzetako zentroek Arte Irakaskuntzen Goi Mailako Titulua eta Masterra lortzeko ikasketak eskaini ahal izango dituzte (1614/2009 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (LOE) eta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) arautzen dituzten goi-mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezarri zen; gerora, errege-dekretu hori urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen).

Era berean, errege-dekretu horren 13.1 artikuluan, goi-mailako arte-irakaskuntzetako masterreko tituluen ikasketa-planak homologatzeko jarraitu beharreko prozedura ezartzen da.

Izapide guztiak bete ondoren, Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Pribatu Baimenduaren Musika Garaikidea Sortzeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroan inskribatu da 20012638 kodearekin, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroaren ekainaren 5eko EFP/663/2019 Aginduaren bidez homologatu da (abenduaren 27ko EFP/1422/2018 Aginduaren babesean, eskuordetza bidez, María de la Consolación Vélaz de Medrano Ureta Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusiak emana; 2019ko ekainaren 19ko BOE, 146. zk.).

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuak 15. artikuluan zehazten du araubide bereziko irakaskuntzen ezarpenaren eta garapenaren programazioa eta diseinua Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eginkizun eta eskumenetako bat dela, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren irakaskuntzak barne.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduan ematen den Musika Garaikidea Sortzeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 5a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMÉNEZ IBÁÑEZ.

ERANSKINA
MUSIKENE EUSKAL HERRIKO GOI-MAILAKO MUSIKA-IKASTEGIAREN MUSIKA GARAIKIDEA SORTZEKO IRAKASKUNTZA ARTISTIKOEN MASTER-TITULUA LORTZEKO IKASKETA-PLANA
Tituluari dagokion jakintza-adarra: Arteak eta Giza Zientziak

Masterraren egitura:

(Ikus .PDF)

Ikasketa-plana:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala