Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2020ko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5004

249/2020 DEKRETUA, azaroaren 3koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapituluan, honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuaz.

Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak xedatzen du zerrenda horiek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribatuta dagoen hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.

Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko l) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortzen dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gordetzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.

Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2020-2021 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.

Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek bete dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak (6/2000 Dekretuaren bidez, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatu zen).

Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3ko bileran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea), eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

2. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

3. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

4. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

5. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko arteetako eskoletan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

6. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

7. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren xedapen iragankorretako lehenengoan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu horiei behin betiko adskribatutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

8. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

9. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

10. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez, «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, ondoko kidegoetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako X. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

11. artikulua.– 2020-2021 ikasturteari dagokionez Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan (ULHZI) ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako XI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 19. artikuluan arautzen den bezala.

BOG: Berariazko osagarria, guztira.

BOO: Berariazko osagarri orokorra.

DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren maletetako kapitalizazioetatik datorrena.

(Ikus .PDF)
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dedikazio bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek, gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.175,72 euroko osagarria jasoko dute.

Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 701,40 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu dutenek urteko 581,28 euro jasoko dituzte; betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri. Lehenengo xedapen gehigarrian zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntza eta ikastetxe hauetan tutoretza funtzioak egiteagatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, urtean 866,46 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina lehenengo xedapen gehigarrian adierazi bezala banatuko baita, hilabeteka.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritzako funtzioak egiteak berarekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere lehenengo xedapen gehigarrian adierazi bezala banaturik, hilabeteka.

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak

(Ikus .PDF)

Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxe guztietan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.

Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ikastetxeko ikasle-kopurua ikastetxe horretan irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasleen kopuruaren batuketa hartuko da kontuan. Azken kasu honetan, enplegurako prestakuntza-ikastaroen iraupenaren arabera, ohiko ikasturtearen iraupenari begira, haztatuko da ikasleen kopurua.

Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan gelen kopurua honako hau izango da: prestakuntza arautuen ikasturte hasierako matrikula-datuetan agertzen diren taldeak bider 1,6 indize-zuzentzailea.

Pertsona batek bi kargu baditu, zenbateko altuena duen karguagatik soilik ordainduko zaio. Era berean, zerbitzuaren beharrak direla eta, irakasle bati zuzendaritzako kargua edo kargu akademikoa eta aldi berean talde bateko tutoretza edo zikloko koordinatzailearen funtzioak esleituz gero, zenbateko altuena duenagatik ordainduko zaio soilik: izan karguari dagokion osagarria, izan tutore- edo ziklo-koordinatzailearen funtzioak benetan betetzeagatik dagokion pizgarri ekonomiko gehigarria.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-data igarota dute 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostu guztiek, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.172,66 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzeko.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketa arruntarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira, eta «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolako lanpostuak izan ezik, hurrengo Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatukakoaren arabera beteko baitira: 1364/2010 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gain, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakas-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1.– Hizkuntza Indartzeko irakasleen lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Gaztelania eta Literatura

– Euskara eta Literatura

– Geografia eta Historia

– Latina

– Greziera

– Ingelesa

– Frantsesa

– Alemana

– Filosofia

2.– Kultura Klasikoaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Latina

– Greziera

3.– Curriculum-aniztasuna (Zientzia- eta matematika-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Biologia eta Geologia

– Fisika eta Kimika

– Matematika

– Teknologia

4.– Curriculum-aniztasuna (Hizkuntza- eta gizarte-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Gaztelania eta Literatura

– Euskara eta Literatura

– Geografia eta Historia

– Latina

– Greziera

– Ingelesa

– Frantsesa

– Alemana

5.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Zientzia- eta teknologia-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Biologia eta Geologia

– Fisika eta Kimika

– Matematika

– Teknologia

– Informatika

6.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Gizarte-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Geografia eta Historia» espezialitatea izatea.

7.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Ingelesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Ingelesa» espezialitatea izatea.

8.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Frantsesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Frantsesa» espezialitatea izatea.

9.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Gaztelera)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Gaztelania eta Literatura» espezialitatea izatea.

10.– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Euskara)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Euskara eta Literatura» espezialitatea izatea.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetan xedatutako lanpostu guztietara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren araberako ezezko ziurtagiria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 3an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
HELDUEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO LANPOSTU ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALETAKO LANPOSTU ZERRENDA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
ARTE ESKOLETAKO LANPOSTU ZERRENDA
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
HEZKUNTZAKO LURRALDE-ORDIZKARITZEI ATXIKITAKO ERLIJIO IRAKASLEENTZAT GORDETAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
VII. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN MAISU-MAISTREK BETE DITZAKETEN LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
VIII. ERANSKINA
URRUTIKO HEZKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IX. ERANSKINA
KIROLENE KIROL IKASTETXE PUBLIKOKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
X. ERANSKINA
«DANTZERTI» EUSKADIKO ARTE DRAMATIKO ETA DANTZA GOI ESKOLAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
XI. ERANSKINA
URRUTIKO LANBIDE HEZIKETAKO ZENTRO INTEGRATUKO (ULHZI) LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala