229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4968
IRAGARKIA, zeinaren bidez hirugarren interesdun bat epatzen baita administrazioarekiko 290/2020 auzi-errekurtso arruntean.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, 290/2020 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2020-01-28ko Erabakiaren aurka, zeinak 5-6-15-16/2019 espedientea ebazten baitu eta honako hauek berresten: hautesle-errolda berria argitaratzea erabakitzen duen 2019-01-23ko Ebazpena eta 2019-02-14ko Ebazpena, Arabako Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordearen 2019-02-07ko Ebazpena berresten duena, federazioaren presidentea behin-behinean aldarrikatzekoa.
Interesdunari epatzeko jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epea du interesdunak, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian agertu eta pertsonatu ahal izateko bere interesen defentsan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.