Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4960

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 100/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Penala.

Judizioa: 100/2019 adostasun gabeko dibortzioa. Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Uriz Martin González.

Judizio horretan epaia eman da 2020-10-30ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari, M.L. andrearen eta Issam Ouriemmi jaunaren arteko ezkontza desegitea agindu da, eta dibortzioaren ondoriozko behin betiko neurriak ezarri dira. Neurrien eduki osoa eta jakinarazten den epaiaren gainerako edukia interesdunaren esku daude epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haien berri izan dezan.

Issam Ouriemmi demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia, 2020ko azaroaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala