Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4949

AGINDUA, 2020ko azaroaren 5ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (barne sustapeneko txanda).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ebatzi dut destinoak esleitzea 2020ko azaroaren 5eko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko kideei, I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan (barne sustapeneko txanda), honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek hogei egun balioduneko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lanpostu-jabetzea Justizia Administrazioko zuzendariaren aurrean egingo da, edo hark Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako EATetan izendatutako ordezko funtzionarioaren aurrean, esleitutako destinoari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien funtzionarioek erabakitzen badute Laguntza Judizialeko Kidegoan jardunean jarraitzea, ez dute joan beharko esleitutako destinoaz jabetzera. Nahikoa izango dute erabaki hori jakinaraztea Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, lehenengo apartatuan aipatutako jabetze-epean, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Txanda irekian hautaprobak gainditu dituzten izangaiei destinoak esleitzeko prozesua gehiegi luza ez dadin, barne-sustapeneko txandako izangaiek, jatorrizko kidegoan aktiboan jarraitzea aukeratzen badute, horren berri eman beharko dute, agindu honen II. eranskin gisa argitaratzen den inprimakia erabiliz, Personal_Jus_Provision@euskadi.eus helbide elektronikoaren bitartez, bost egun balioduneko epean, destinoko esleipena eta izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartu nahi badute eta Justizia Administrazioan bete dituzten zerbitzuen jarraikortasunean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte –lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute–, egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari, baldin eta herriz aldatu beharrik ez badaukate eta, betiere, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan badute; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek, ordea, hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetzeko. Egun horiek balioduntzat joko dira, eta aipatu baimen-egunetan jabetu beharko da destino berriko plazaz.

Funtzionarioak beste lurralde-kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horiei helarazi beharko dizkiete, ofizioz eman diezazkieten bai Laguntza Judizialeko Kidegoan borondatezko eszedentzia, bai –Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan lanpostuaz jabetzen diren egun berean– kargugabetze automatikoa, eta, hartara, ordainsarien ordainketan etenaldirik gerta ez dadin.

Nolanahi ere, jabetzea bideratu eta gero, kasuan kasuko EATko arduradunak jabetze-agiriaren bi ale bidaliko dizkio Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, horren ondorioz nominan egin beharreko aldaketak egin ditzan. Zuzendaritza horrek ale horietako bat Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidaliko du, beste bat interesdunari emango zaio, eta laugarren ale bat, dagokion EATn jasota geratuko da.

Laugarrena.– Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko lanpostu berrian jarraitu nahi duten funtzionarioek eskubidea izango dute martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen den baimen ordaindua eskuratzeko, jabetze-egunetik aurrera. Baimen horretatik kenduko dira agindu honen hirugarren apartatuan adierazitako egunak.

Bosgarrena.– Onartutako izangaiei esleitutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute plaza.

Seigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa derrigorrean esleitzen bazaie ere, ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu, agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.– Irailaren 14ko JUS/856/2020 Aginduaren bidez (irailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskaini zaizkien plazetatik Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne-sustapenaren bidez sartu berriak diren izangaiei esleitu gabe geratu diren plazek hutsik jarraituko dute, eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda librean sartzen diren izangaientzat gordeko dira.

Halaber, barne sustapeneko txandako izangaiek bete ez dituzten plazak, jatorrizko kidegoan gelditzea erabaki dutelako, aurreko paragrafoan adierazitako plazei gehituko zaizkie.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 5a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala