227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4917
IRAGARKIA, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpen-proposamenak jakinarazten baitira; hain zuzen ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arlokoak.
Instruktoreak ebazpen-proposamenak egin ditu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriak ustez ez betetzeagatik hasitako zehapen-espedienteetan.
Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZ zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Recalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua; Bilbao– gordailututa dagoen espedientearen edukia kontsultatzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2020ko azaroaren 10a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.