Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4910

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura hasteko erabakiaren jakinarazpenarena.

Maria Ereña Aldanondo kausatzailearen abintestato espedienteari hasiera emateko erabakia.

Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak aurretiazko jarduerak izapidetu ditu, xede izanik euskal auzotasun zibil egiaztatua duen María Ereña Aldanondoren abintestato jaraunslerik dagoen aztertzea. Alabaina, ez da jakin Administrazio honek baino jaraunspen-eskubide hobea duen pertsonarik.

Aurretiazko eginbideen bitartez jakin da heriotza 2018ko urriaren 6an gertatu zela bere azken bizilekuan Donostiako udalerrian dagoena (Gipuzkoako Lurralde Historikoa). Era berean, jasota dago kausatzaileak ondasunak dituela udalerri horretan.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura hasteko erabaki hau iragatzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, oro har, herritarrei jakinarazteko epea ireki dela kausatzailearen ondasunei buruzko alegazioak nahiz informazio aurkezteko edota abintestatozko nahiz testamentuzko edozein jaraunsleren berri emateko.

Edonork aurkeztu ahal izango ditu alegazioak, dokumentuak edo bestelako datuak, prozedura ebatzi aurreko edozein unetan, bai modu telematikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan ere. Dokumentazioa honako helbidera zuzendu beharko da: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila, Donostia Kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 3a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala