Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4909

EDIKTUA, 20/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 20/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: BK Consulting Abogados & Asesores SA.

Abokatua: Daniel Fraile Corujo.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatua: Ana Isabel Perez Marcos eta Elizabeth Brantley Southers.

Gaia.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2020-10-19an, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Partez baiesten da BK Consulting Abogados & Asesores, SAk aurkeztu duen demanda Ana Isabel Pérez Marcosen eta Elizabeth Brantley Southersen aurka.

Deklaratzen dut Ana Isabel Pérez Marcosek eta Elizabeth Brantley Southersek erantzukizun solidarioa dutela Zeebra Academy, SLren gizarte-zorrari dagokionez (1.119,33 euro), sozietate horren administratzaile solidarioak izanik, demandatzailearen aurrean. Horrenbestez,

Demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 1.119,33 euro ordaintzera, gehi 2020-01-09tik ordainketa egin arte egoki diren legezko interesak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Alderdi bakoitzak bere eskariz sortutako kostuak eta kostu komunak erdibana ordainduko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana Isabel Perez Marcos eta Elizabeth Brantley Southers demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala