Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4908

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 1336/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1336/2019 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Makro Autoservicio Mayorista SA

Abokatua: Jose Luis Garcia Alvarez.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatuak: Leioa Lounge SL eta Ruyman Hernandez Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2020-10-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpenaren goiburuan zehazten den demanda; ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 30.142,18 euro gehi 3/2004 Legearen araberako interesak solidarioki ordaintzera, baita prozesuaren kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela. Adieraz bedi haren lekukotza, autoei eransteko, eta artxibatu bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Argitalpena. Aurreko epaia irakurri eta argitaratu da dagokion egunean.

Ruyman Hernandez Rodriguez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2020ko urriaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala