227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4901
IRAGARKIA, 696/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 696/2020.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2020-07-30.
Errekurtsogilea: Farmaindustria-Asociación Nacional Empresarial de la Industria Farmacéutica.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: Agindua, 2020-02-10ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarena (EHAA, 2020-02-27koa, 40. zk.), zeinaren bidez arautzen baita farmazia-industriako delegatuen eta produktu eta teknologia sanitarioen fabrikatzaile, banatzaile edo merkaturatzaileen ordezkarien bisita medikoa Euskadiko Osasun Sistemako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan; eta Agindua, 2020-03-30ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuarena, aurreko agindua aldatzen duena (EHAA; 2020-04-08koa, 69. zk.).
Bilbao, 2020ko irailaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.