Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4898

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez dirulaguntzak ematen baitira euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko, 2020ko ekitaldirako.

2020ko uztailaren 6ko EHAAn (131. zk.) argitaratu zen 2020ko ekainaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bitartez euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko dirulaguntzak emateko araubidea arautzen baita, eta 2020ko ekitaldirako deialdia egiten baita.

Eskabideak aurkezteko epea, Aginduaren 5.1 artikuluak dioenez, 2020ko abuztuaren 6an amaitu zen.

Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitako kalifikazio-batzordea Kulturako sailburuordearen 2020ko abuztuaren 20ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (2020ko irailaren 14ko EHAA, 181. zk.).

Kalifikazio-batzorde hori bildu zen, eta, eskabideak aztertu ondoren, proiektuak baloratu ziren, Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kalifikazio-batzordearen ebazpen-proposamena ikusita eta aipatutako Aginduaren 15. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakundeei bertan adierazitako dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Onartzea II. eranskinean ageri diren pertsonak/erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeen eskabideak ezestea, aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Pertsona eta erakunde onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Horri dagokionez, pertsona/erakunde onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) 2021eko ekainaren 30ean OAI-PMH biltegirik ez badute, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari ematea, beranduenez 2021eko irailaren 15ean, USB disko gogor bat, kontserbaziorako artxibo digitala eta sortutako baliabide digitalen kopia digital bat (hedapen-kopia), eta baliabide digital horiei dagozkien METS erregistroak.

b) Dokumentu digitalizatuen lizentziak Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera esleitzen direla ziurtatzea.

c) Dirulaguntzaren xede den digitalizazio-proiektua gauzatzea, datu pertsonalen babesa arautzen duten aurreikuspenei dagokienez.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2021eko ekainaren 30a da, dirulaguntzak arautzen dituen Aginduaren 4.7 artikuluarekin bat etorriz.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Aginduaren 17., 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, 2021eko irailaren 15erako justifikatu beharko direla.

Dirulaguntza jaso duten proiektuak gauzatu direla justifikatzeko, emandako dirulaguntza osoa hartuko da kontuan, baita pertsona/erakunde onuradunek egindako ekarpenak ere.

Seigarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

a) Lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60koa, dirulaguntza esleitzen den unean.

b) Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 40koa, dirulaguntza justifikatu ondoren ordainduko da, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Zazpigarrena.– Pertsona eta erakunde interesdunei banan-banan ematea ebazpen honen berri, eta ohartaraztea ezen, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko dela.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak aurreikusten duenarekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 9an.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKAERAN
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
EZETSITAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala